Kapital Sozialari buruzko II. Udako Eskola
Ekimen hau EHUko XXIII. Udako Ikastaroen programaren barruan dago eta irailaren 8tik 10era izango da, Donostiako Miramar Jauregian. Kapital Sozial aipatzean, eragileen edo erakundeen artean elkarren arteko hartu-emanez ari gara; lurralde, komunitate edo erakunde baten garapen sozioekonomikoaren alde egiten duten elkarren arteko harremanak, hain zuzen. Eta harreman-sare honek helburu komunak lortzeko ezagutza sortu eta elkar trukatzeko balio izaten du, gainera.
Helburua: Kapital Sozial esparru eta disziplina berrietara zabaltzea
Bigarren edizio honek Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunearen laguntza du eta Kapital Sozial esparru eta disziplina berrietara zabaltzea du helburu.
Irailaren 8tik 10era
Edna Pasher israeldarrak eta Ante Pulic kroaziarrak jardunaldiak irekiko dituzte irailaren 8an, euren lurraldeetako Kapital Sozialeko esperientzien berri emanez. Hurrengo egunean, 9an, Globalizazioaren eta ukaezinen eraginak Gipuzkoako ekonomian gaiari buruzko mahaingurua izango da. Gai hau MIK Ikerketa Zentruak gidatzen duen Open Gipuzkoa ekimenarekin lotuta dago. Eta jardunaldiak irailaren 10ean bukatuko dira Urolako Erdiko egurrezko altzarien sektorrean abiaraziko beste esperientzia batekin.
Kapital Soziali buruzko II.Uda eskolako programa osoa, Lurralde eta erakundeen balio ukiezina, web honetan eta Udako Ikastaroen programa osoa, honetan.
Erantzunak kargatzen...