HABE, Osakidetza eta IVAP-HAEE erakundeek argitaratu dute, lankidetzan. Osakidetzako euskararen erabilera-plana garatzen laguntzeko asmoz sortu dira ikasmaterial horiek, hartara, bertako mediku, erizain nahiz laguntzaileek gaixo eta hiritarrekiko harremanetan euskara erabil dezaten.
Profesionalen eta bezeroen arteko elkarrizketak, informazio-orriak, idatzizko agiriak, etab. euskaraz egiten gaitzea eta ohitzea da.
Asmo horrekin, osasun-arloko profesionalak euskara erabiltzen trebatzeko, alegia, Osatuz Orokorra eta Osatuz Pediatria langai didaktikoak sortu dira. Unitateak ez dira euskalduntzearen hasieran erabiltzekoak, 2. Hizkuntza Eskakizuna prestatzeko langaiak baizik, zehatzago esanez.
Mass-medietako zientzia-testuak hartu dira abiapuntutzat, esaterako, Zientzia.net web gunetik edo Elhuyar zientzia-aldizkaritik hartutako artikuluak, Euskadi Irratiko saioetan sendagileei egindako zientzia-elkarrizketak, etab. Landutako gaiak, besteak beste, honako hauek dira: anbulatorioak, hipokondriakoak, nekea lanean, sendagilearen eta gaixoaren arteko komunikazioa, antibiotikoak, kolesterola, anorexia eta bulimia, gaixo terminalak, gripea, gibeleko hantura, alergiak, zorriak, bat-bateko heriotza, txertoak, eztarriko mina, asma
Osatuz bildumaren barruan bi azpisail egin dira:
Bilduma bederatzi liburuk osatzen dute: horietako zazpitan ikastunitateak daude jasota, eta beste bietan glosategiak eta transkripzioak. Baditu, baita ere, bideo-zintak eta CDak, zeinetan jaso baitira telebistatik eta irratitik hartutako grabazioak.
Irakaslearen unitateak HABEren web gunean daude jarrita; eta, eskuratzeko, pasahitza behar da.
Proiektu hau lan-talde baten emaitza da, eta posiblea izan da jende askoren lanari esker. Batetik, Debabe Udal Euskaltegiko irakasleak, AEK-ko hainbat didaktikarik eta bereziki Hernaniko Udal Euskaltegiko irakasleek lan egin dute unitateen sortze-prozesuan.
Aipatzekoak dira, bestalde, UZEI erakundearen partaidetza, proiektuaren hasiera-hasieratik, Jabier Agirreren lankidetzaren bidez (testuak orraztuz, aholkularitza arlo terminologikoan eskainiz, glosategiak sortuz ) eta HABE erakundea, egitasmo horren gidaritza, koordinazio eta errealizazio didaktikoa eta jarraipena bideratu dituena.
Erantzun
Sartu