Atzo ezkero Hego Euskal Herriko musika zaleok ere irekita ditugu iTunes Musika Dendaren ateak. Horrekin batera, Applek aurkeztu zuen iPod Photo.
Gabonak kale kantoian ditugula eta, Apple hasi da motorrak berotzen. Alde batetik, U2 taldearen konpainian, aurkeztu zuen iPod berezi bat, talde irlandarraren omenez. Orain arteko ipotxak zuriak izan badira, oraingo hau erabat bestelakoa izango da.
iPod Photo
Baina berrikuntzarik handiena izan da iPod Photo Applen musika irakurgailuaren azken bertsioa, zeinak balioko baitu, orobat, argazkiak kudeatzeko.
Bi tamainatan datozkigu ipotxak:
Ipotx berrietan 15.000 argazki gorde ahal izango dira, eta baita 25.000 argazki ere. Azken horiek ikusteko, aparailu berriak aukera ematen du 25 miniatura batera ikusteko. Horietako bat handi ikusi nahi denean, nahikoa da klik egitea argazkian bertan.
iPod Photo kable batekin salduko da, eta horrek aukera emango du edozein telebista aparailurekin lotzeko, argazkiak pantaila handian ikus daitezen.
iTunes 4.7
Aparailuak ez ezik, Applek berritu egin du iTunes programa ere. Atzo ezkero, programa hori jaisten duena gai izango da argazkiak bertan kudeatzeko. Applek dioenez, programa horrek erraz-erraz inportatuko ditu iPhoto edo Adobe Elements programetan sortutako argazki bildumak.
iTunes Musika Denda
Baina guretzat aldaketarik handiena izango da, dudarik gabe, jakitea Applek ireki dituela iTunes Musika Denda Orain arte Ipar Euskal Herriko musika zaleek zuten han erosteko aukera. Atzodanik, berriz, guk ere ateak irekita ditugu.
Horretarako nahikoa da instalatzea iTunes programa gure ordenagailuan. Irekitzen dugunean, klik egin "Music Store" botoian, eta berak eramango gaitu dendara. Behin han, edozein musika mota edo autore aukeratu ahal dugu, eta erosi aurretik aukera izango dugu, klik eginez birritan abestiaren izenean, 30 segundu entzuteko doan.Bestela, abesti bakoitzak 99 zentimo balioko du.
Atzo bertan ireki zituen Applek iTunes denda herrialde hauetan: Austria, Belgika, Finlandia, Grezia, Italia, Luxenburgo, Herbereheak, Portugal eta Espainia. Baita Kanadan ere.
iTunes Originalalak ere goza daitezke. Tartean daude bertarako, iTuneserako grabatuta dauden hainbat artistaren emanaldiak ere. Esaterako, irakurri eta entzun daitezke PJ Harvey artisti buruzkoak.