Sustatu logoa Teknologia albisteak

Toti Martinez de Lezearen lehenengo euskarazko liburua, Durangorako

Sustatu
2004-10-22 13:10

Martinez de Lezeak nobela gaztelaniaz idatzi duen arren, euskaraz itzulita aurkeztuko da. Elena Touyarouek egin du itzulpena. Lehen ere frantsesera itzulia du Touyarouek Martinez de Lezearen liburu bat, Les enfants d'Ogaiz. Martinez de Lezea berak bultzatu du ideia eta idazleak euskarari egin nahi dion ekarria izan nahi du nobelak.

Iparraldean kokatua

Iparraldean, Frantziako Iraultzaren garaietan kokatutako nobela izango da Martinez de Lezearen lehenengo euskarazko liburua. Elena Touyarou Iparraldekoa da eta euskara batuan itzuli duen arren, bertako era eta moldeak erabili ditu.

Durangorako kaleratzea espero dute

Erein argitaletxeak kaleratuko du nobela eta Durangoko Liburu eta Disko Azokarako prest izatea espero dute. Izenburua zehazteke dago oraindik.

Bibliografia:

  • La calle de la judería (Ttarttalo, 1998)
  • Las torres de Sancho (Ttarttalo, 1999)
  • La herbolera (Ttarttalo, 2000)
  • El señor de la guerra (Ttarttalo, 2001)
  • La Abadesa (Maeva, 2002)
  • El mensajero del rey (Anaya, 2002)
  • Los hijos de Ogaiz (Ttarttalo, 2002)
  • Euskal Herriko Leiendak (Erein, 2002)
  • La Voz de Lug (Maeva, 2003)
  • La hija de la luna (Anaya, 2003)
  • La Comunera (Maeva, 2003)
  • Antso III Nagusia (Txalaparta, 2003)
  • El verdugo de Dios (Maeva, 2004ko urrian)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu