Sustatu logoa Teknologia albisteak

John Peel hil da, britainiar disc-jockey beteranoa

Sustatu
2004-10-27 13:10

BBCko eskarmentu handiko disc-jockeya astelehean hil zen. Peel-ek mota guztietako taldeen musika helarazi zuen urte askoan, Ramones eta Smiths taldeena kasu. Perun oporretan zegoela hil zen bihotzekoak jota, 65 urterekin.

BBC Radio 1eko disc-jockey beteranoena zen John Peel. 1967 hasi zen bertan lanean eta "Top gear" izeneko gabeko programarekin egin zen ospetsu. Punka, reggae eta hip-hop musikari ateak zabaldu zizkion. Entzule pila zituen. BBCk hil osteko omenaldi moduan, "Teenage kicks" eta "Undertones" abestiak aireratu zituen; aipatu azken abesti hori zen Peel-en abesti gustukoena. Peel-en benetako izena John Robert Parker Ravenscoft zen eta 1939 urtean jaio zen.

John Peel sessions

Bere lanen artean, oso ezagunak dira John Peel sessions saioak. BBCko estudioetan egindako zuzeneko grabazioak ziren eta bertatik ehunka talde pasatu ziren: Jimi Hendrix, The White Stripes, Joy Division, T. Rex, The Smiths, Pixies, The Fall eta The Wedding Present, besteak beste. Denborarekin saio horiek musika artxibo baliotsua osatu dute, musika modernoaren ibilbidea adierazten dute.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu