Gaur, hilak 28, osteguna, ospatuko du Donostian Uztaro aldizkariaren 50. zenbakia. Udako Euskal Unibertsitateak argitaratzen du UZTARO, Giza eta Gizarte Zientziaren inguruko aldizkaria.
UZTARO aldizkaria 1990. urtean sortu zen, giza eta gizarte-zientzien alorrean euskaraz zegoen hutsunea betetzeko helburuarekin (www.uztaro.com ). Hori horrela, eta UZTARO 50. zenbaki borobilera iritsi dela baliatuz, UEUk ekitaldi xume bat egitea erabaki du.
Ekitaldi honetan gaur egun EAEko Arartekoa den Iñigo Lamarka jaunak parte hartuko du Pertsonen eskubideak eta demokrazioaren kalitatea izeneko hitzaldiarekin, bera izan baitzen UZTARO aldizkariaren 0. zenbakian parte hartu zuen artikulugileetako bat.
Erantzun
Sartu