Senez itzulpen aldizkariak 20 urte bete ditu
Senez 27. zenbakia
Ohiko atalez gain, Senez aldizkariaren 27. zenbakian aldizkariaren oroimena berreskuratu nahi izan dugu elkarrizketaren atalean, orain arteko 20 urteren ibilbidean SENEZek izan dituen zuzendariak solasera elkarretaraturik. Bestalde, zenbakiari muin berezia ematen dion atalean biltzen dira Zuzenketaren gaineko jardunaldietan entzun ziren mintzaldiak, jardunaldietan izandakoentzat oroigarri, eta beste guztiontzat jakingarri.
Senez grafikoa
Juan Azpeitiaren lanari esker aldizkariak azken aleetan izan dituen azalak eta irudiak bildu ditugu ale guztiz berezi batean, eta, horiekin batera, Berbelitz itzultzailearen gorabeherak irakurtzen ahalko ditugu Anjel Lertxundik idatzitako kontakizunean (baita gaztelaniaz ere, Jorge Gimenezek egindako itzulpenean).
Aurkezpena
Senez aldizkariaren bi argitalpen hauek jendearen eta hedabideen aurrean aurkeztuko ditugu:
Noiz: 2004ko urriaren 26an, iluntzeko 19:30etan.
Non: Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean.
Erantzunak kargatzen...