Jokinen gelakide bat Donostiako institutu batera joan da eta han ere presioa jasotzen du. Harrituta dago Gabiria, nerabeen gaiak komunikabideetan tratatzen direnean Internet beti agertzen delako, txarrerako. Sustatura ekarri dugu Gabiriak Eibartarrak posta-zerrendan idatzitako artikulua.
Gero eta harrituago geratzen naiz, komunikabideek nerabeen gaiak tratatzen dituztenean, ikusten dudanean Internet beti alde batetik edo bestetik agertu behar dela, txarrerako beti, zelan ez. Eta harrituta, ikustean inoiz ez zaiola benetako gaiari fundamentuz heltzen, eta bai holako anekdota periferikoei.
Aurrekoan, Japoniako 9 gazte euren buruaz beste egiteko geratu ziren; antza, Internet bidez zita eginda (ez dakit posta elektroniko bidez edo beste moduren batez). Eta komunikabideek behin eta berriro azpimarratzen zutena horixe zen, hain zuzen: Internet bidez geratu ostean, 9 gazte suizidatu egin zirela.
Atzo beste bullying kasu bat agertu zen, guztiz erlazionatutakoa gainera. Hondarribiko Jokinen kasuarekin. Jakingo duzue, baina oraingoan neska bat da, Jokinen ikasgelakoa. Eta kasu lazgarri hau pasatu ostean, Donostiako beste institutu batera eroan zuten. Ba orain, Talaia institutuko ikasle batzuek abisua pasatu diete Donostiako beste institutuko ikasleei, neska horren kontrako presioa egin dezaten. Ba begiratu, oraingoan ere, errua Internetena, messenger-ena hain zuzen.
Berrian ez da Internetik aitatzen, eta eskerrak. Baina:
Garan: "el «acoso» prosiguió en el nuevo centro escolar porque «a través del messenger, están organizados los acosadores» de ambos colegios"
Deian, Garako testu bera: "el «acoso» prosiguió en el nuevo centro escolar porque «a través del messenger, están organizados los acosadores» de ambos colegios"
Diario Vascon: "Al parecer, éstos habrían sido contactados a través de un chat por los adolescentes de Hondarribia que también le hostigaban, quienes les habrían puesto en antecedentes de la situación y les habrían animado a continuar con el acoso" eta titularrean: "Una compañera de Jokin que también sufrió acoso es hostigada en su nuevo colegio.
Ex compañeros de la menor contactaron por un chat
de internet con alumnos del nuevo centro y pidieron que continuaran maltratándola La adolescente abandonó el centro de Hondarribia tras el suicidio"
Correon gauza bera.
Eta abar.
Esaldi hori, "a través del messenger están organizados los acosadores", makarrada hutsa da. Jakin gura nuke zer pasatuko zen Japoniako gazteek edo Hondarribikoek telefonoa erabili izan balute... edo, txarrago ondino, kalean topo eginda berba egin balute... "Los acosadores están organizados a través del teléfono"?
Interneten zarata handia egon da gai honen gainean. Papereko prentsan ere berri hau erabili dute hala moduz.
Artikulu interesgarririk ere egon da, hala ere. Horietako bat idatzi du Koldo Izagirrek. Paperean irakurri nuen, baina aurkitu dut orain sarean, Argian.