Duela 13.000 urte nanoak bizi izan ziren Indonesian
Giza espezie txiki baten hezurrak aurkitu dituzte Indonesiako irla batean. Duela 13.000 bat urte bizi izan zen eta azken 50 urteotako aurkikuntza paleo-antropologikorik garrantzitsuena dela diote adituek. Giza eboluzioaren teoria hankaz gora jarri du.
Mahats baten tamainako burmuina eta metro bateko altuera
Emakumezko heldu baten hezurrak eta buru-hezurra, eta espezie berdineko beste seiren hezur zatiak aurkitu dituzte Flores irlako kareharrizko kobetan. Emakumezkoaren eskeletoa (Ebu ezizena jarri diote) Homo generoaren espezie berria izendatu dute: Homo - Homo floresiensis.
Aurkitutako hezurren arabera, emakumezko horrek metro bat inguruko altuera zuen eta bere burmuina mahats ale baten tamainakoa zen. Aurkitu duten buru-hezurra ere, oraingo gizakiarena baino txikiagoa da.
Giza eboluzioaren teoria hankaz gora
Aurkikuntza honen arabera, gaur eguneko gizaki modernora arteko eboluzio sinplea jarraitu beharrean, giza espezieak beste forma asko izan zituen eta horietako askok orain gutxira arte iraun dute. Aurkikuntzak azaltzen du, bestalde, burmuin txikiko espezieak inteligentzia asko galdu gabe eboluzionatzeko modua zutela.
Informazio gehiago duzue Newscientist.com-en.
Erantzunak kargatzen...