Kalean dago aktiboak ezagutzeko kudeaketa-sistema honen 8.2. bertsioa euskaraz. Ekimena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarena izan da eta lana EJIErekin lankidetzan burutu da. Euskaratze-lanak UZEIk egin ditu. Sisteplant enpresak banatzen du.
Software hori erabiltzen duten hainbat enpresaren eskaria jaso zuen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS). Hala, produktua banatzen duen enpresarekin, Sisteplantekin, harremanetan jarri ziren eta adostu zuten software horren euskarazko bertsioa egitea.
Euskaratze-lanak UZEIk egin ditu eta HPSk gainbegiratze-lanak. Lan teknikoa EJIEren ardura izan da.
Prisma II softwarea enpresaren aktiboak ezagutzeko kudeaketa-sistema da. Enpresak mantentzeko sistema kudeatzen du, hau da, erregistroen bajak, lan-kargen txostenak, prebentziozko neurriak, stockak, alarmak, matxuren diagnostikoa eta abar. Hortaz, ordenagailu bidezko
Mantentzearen Kudeaketa da software horren aplikazioa eta, erabilgarritasunari dagokionez, esan daiteke enpresa txikientzat eta ertainentzat produktu egokia dela, bereziki laguntzen duelako matxurak eta kostuak murrizten, azkarrago erantzuten, prebentzioak optimizatzen eta, oro har, enpresa hobeto mantentzen.
Sisteplant enpresak egiten du produktuaren banaketa eta enpresa horrekin jarri behar da produktua eskuratu nahi izanez gero. Sarean ez dago eskuragarri, baina lizentzia dutenek eskatuz gero, enpresa horrek doan eskuratuko die.
Erantzun
Sartu