Office 2003 euskaraz kalean da
Sistema berri bat erabiltzen hasi zen Microsoft WindowsXPrekin Language Interface Pack moduan bataiatu zuena. Honen bidez, itzuli beharrekoa ez da software pakete osoa, baizik aplikazioetako mezu guztiak itzultzen dituen tarteko aplikazio bat. Horrela lortzen dute beraien softwarea hainbat hizkuntzatan egotea, lokalizazio esfortzua txikiagoa izanik.
Honek abantaila bat du euskararen kasuan: erabiltzaileek ez dute Office 2003 edo WindowsXP euskaraz erosi behar. Nahikoa da LIP hori Internetetik jaitsi eta gaztelaniazko bertsioaren gainean instalatzea. Hori bai, beharrezkoa da aurretik gaztelaniazko bertsioa instalatuta izatea. Bigarren abantaila: softwarea euskaraz izatea arazo gertatzen bada (sisteman arazorik ematen duelako adibidez) nahikoa da LIP hori desinstalatzea, Office 2003 ikutu gabe.
Office 2003 Edition-en euskarazko interfaze-paketea hemendik jaitsi daiteke.Erantzunak kargatzen...