Musika eta Literatura jardunaldiak antolatu ditu Euskal Idazleen Elkarteak urriaren 26tik 29ra bitartean. Bilboko Bidebarrieta Liburutegian egingo dira. Hitzaldi guztiak iluntzeko 19:30ean hasiko dira eta sarrera librea izango da.
Euskal Idazleen Elkarteak antolatu ditu jardunaldiak Bizkaiko hiriburuan, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren laguntzaz.
Urriak 26, asteartea: Mikel Markezek "Literaturatik euskal kantagintza berrira" izenburuko hitzaldia emango du. Aurkezlea Urtzi Urrutikoetxea izango da.
Urriak 27, asteazkena: Pello Zabalak "Soinua, hitzaren soineko" izenburupean arituko da. Aurkezlea Urtzi Urrutikoetxea izango da.
Urriak 28, osteguna: Andu Lertxundik emango du hitzaldia. Ondoren, Andu Lertxundi eta Juan Kruz Igerabiren emanaldia izango da.
Urriak 29, ostirala: musika eta literaturaren gaineko mahaingurua eratuko da. Gari, Jabier Muguruza eta Anari izango dira solaskide eta Yolanda Arrieta aurkezle.
Erantzun
Sartu