"Euskararen erabilera, hizkuntzaren iraupenerako gakoa". Jardunaldi ibiltariak
Aurtengo edizioa laugarrena izango da eta euskararen erabilerari erreparatuko diogu. Izan ere, Topagunean federatutako euskara elkarteen eginkizun nagusia horixe baita: euskararen erabilera gizarte esparru guztietara zabaltzea.
Jardunaldien helburuak:
- Euskararen erabileraren garrantzia plazaratzea.
- Euskararen erabilera bultzatzeko landu diren egitasmoak balioestea
- Euskara elkarteetako eragileei elkarteon norabidearen inguruko hausnarketa eragitea.
- Hiritarrak euskararen erabileraren garrantziaz ohartaraztea eta beraien hiri zein herrietako elkarteetan erabilerari eman diezaioketen bultzadaz pentsaraztea.
Estrategikoa da euskararen erabilera sustatzea?
Arrasate Euskaldun Dezagun-AED elkartea 1983an sortu zen. Euskara elkarteen artean aitzindaria izan da AED eta harrezkero makina bat euskara elkarte sortu dira. Gehientsuenak Topagunean federatuta daude eta azken hauek dagoeneko 75eko kopuru garrantzitsua batzera heldu dira. 9.000 bazkidetik gora dituzte elkarteok eta 600.000 lagunengana iristeko ahalmena daukate beraien egitasmo eta ekintza ezberdinen bidez. Mugimendu garrantzitsua, zalantzarik gabe.
Bestalde, euskara elkarteen lana hainbat esparrutara dibertsifikatu da: haurren aisialdia, gazte ekintzak, kulturgintza, entitateak euskalduntzea, euskaldun berrientzat mintzapraktikak, komunikabideak Alabaina, zein oinarrirekin egiten diete aurre euskara elkarteek egitasmo horiei guztiei? Zeintzuk dira mugimendu honen oinarriak? Estrategikoa al da euskararen erabilera sustatzea?
Galdera horiei erantzuteko asmoz antolatu ditugu jardunaldiok, bost hiri ezberdinetan burutuko diren saioon bidez erantzunen batzuk antzematen hasteko ustetan.
Aurreko edizioetako gaiak
Honakoak izan dira aurreko edizioetan jorratutako gaiak:
- Euskara elkarteen kudeaketari buruzko jardunaldiak (Gernika, 2002ko urtarrilak 18 eta 19)
- Euskarazko publizitatea eta herri komunikabideak (Bilbo, 2003ko urtarrilak 17)
- Tokiko hedabideak etorkizunari begira (Zamudio, 2003ko azaroak 28 eta 29)
Jardunaldien egutegia Topagunearen webgunean.
Erantzunak kargatzen...