Txillardegiri buruzko ponentziak on-line
2004-10-29 12:10
Txillardegiren omenez Koldo Mitxelena Kulturunean urriaren 4tik 6ra ospatu ziren jardunaldietan parte hartu zuten irakasleek aurkeztutako ponentziak Interneten daude, gipuzkoakultura.net webgunean. Gainera, liburutegi digitalean badago Txillardegiren gaineko atala ere badago.
Ponentziak
Gipuzkoakultura.net webgunean pdf formatuan daude Txillardegiren omenez egin ziren jardunaldietako ponentziak. Hona on-line eskuragarri dauden ponentziak:
Txillardegiren nobelagintza
- Pruden Gartzia: "Kundera etorri duk hitaz galdezka".
- Markos Zapiain: "Txillardegiren nobelagintzaren eduki filosofikoa".
Txillardegi euskalgintzan
- Maria Jose Azurmendi: "Txillardegiren lan soziolinguistikoa".
- Gotzon Aurrekoetxea: "Txillardegi eta Euskara Batuaren kondaira".
- Jose Luis Ormaetxea, Txipi: "Euskararen aldeko borroka".
Liburutegi digitala
Ponentziez gain, liburutegi digitalean, Txillardegiren gaineko informazio ugari jasotzen da:
Erantzunak kargatzen...