Sustatu logoa Teknologia albisteak

FireFox 1.0 behin betiko bertsioa kaleratu da gaur

Sustatu
2004-11-09 13:11
FireFox 1.0

FireFox 1.0

Firefox da Mozilla-ren anaia. Mozilla programa osoa da, e-posta, txat eta abarrekin. Firefox, Mozillatik eratorritako nabigatzailea da: azkarra, arina, segurua, polita... Nabigatzailea da soilik. Nabigatzerako orduan Mozillaren abantaila guztiak ditu eta Mozilla baino memoria gutxiago hartzen du ordenagailuan.

Software libreko nabigatzaile honen lehen bertsio ofiziala kaleratu da gaur: FireFox 1.0. Orain arte izan diren bertsioak probakoak izan dira, eta aurreikuspen guztiak gainditu dituzte.

Ezaugarri batzuk: fitxa bidezko nabigazioa, segurtasun arazoei aurre egiteko ahalmena, sindikazioa, luzapen gama handia, doako eguneratzeak, plataforma aniztasuna�

Publizitatea New York Times-en

Data zehatzik ez badu ere, egun hauetan argitaratuko da New York Times egunkarian FireFox-en publizitatea, orrialde osokoa. Herri harpidetza bidez, publizitate hori ordaintzeko dirua lortu dute. Dirua eman dutenen izen guztiak atera dira letra txiki-txikian.

FireFox gora eta Explorer behera

WebSiteStory-ren azken informeak dio Internet Explorer-en erabiltzaile kopuruak behera egin duela. FireFox eta Mozilla nabigatzeko erabiltzen dituztenak aldiz, geroz eta gehiago dira. FireFox-ek abantaila ugari eskaintzen ditu. Hala ere, oraindik Explorer-ek bere alde ditu zenbait faktore.

Datuak

  • Ekainean erabiltzaileen %95,5ak Explorer-a erabiltzen bazuen, irailean portzentajea %93,7ra jaitsi da eta urrian %92,9ra.
  • FireFox eta Mozilla erabiltzaileen kopuruak gora egin du azken hilabeteotan; ekaineko %3,5etik urriko %6ra igo da.

WebSiteStoryk eginiko ikerketaren metodologia mota askotako webgunetako bisiten analisian oinarritzen da. FireFox-etik merkatuko %10era iristea dute helburu 2005 urtean.

FireFox 1.0-en onurak Explorer-ekiko:

  • Fitxa bidezko nabigazioa.
  • RSS gehitzaile funtzioa.
  • Luzapen edota hedapen ugari.
  • Webguneetarako bilaketa sistema.
  • Erabiltzaile-interfazea.
  • Segurtasun neurriak.

Explorer-ek alde dituenak:

  • Egungo erabiltzaileen gehiengoak erabiltzen duen nabigatzailea da eta aldaketak egiteko, arrazoi pisutsua izan beharko du.
  • Windows-eko sistema operatiboan barneratutako dator eta behar duen kargatzeko denbora gainditzea zaila izango da.
  • Webgune eta aplikazio ugari daude esklusiboki Explorer-entzako eginak. Enpresetako intranet gehienek mota horretako aplikazioak dituzte eta Firefox-ekin bateragarri izateko aldaketetarako baliabideak eta dirua behar da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu