Gu gara i-belaunaldia eta ez omen dugu bizitza Internet barik irudikatzen ahal
Europako gazteen %60ak ez du bere bizitza Internet barik irudikatzen ahal, eta horregatik egunero bataz beste 2 orduz konektatzen omen gara gutxienez. Yahoo!-k inkesta egin du internauta gazteen artean, eta zu, non kokatzen zara? Euskadi Irratiako Faktoria saioan -larunbatero Interneten inguruan mintzatzen gara- gai hau jorratu gura genuke, eta galdezka gatoz.
Ikerketa edo inkesta hau egiteko 4.100 gazte hautatu dituzte -suposatzen dugu, inkesta bera ere elektronikoa izan dela- eta horretarako gazteak hiru taldetan banatu dituzte.
Yahoo!-ko inkestaren emaitzak
- 16 eta 24 urte bitartekoak. Menpekoak edo independentzia gabekoak.
- 24 eta 30 urte bitartekoak. Independentzian leudekeen gazteak (Europan omen).
- 30 eta 34 urte artekoak. (Familian eta bizitzen, etxean proiektu barri bat bizitzen).
Gazteenek, bizitza antolatzeko orduan eskura dituzte telefono portableak, e-posta eta messengerra.
Independentzia bizitzen ari direnak (24-30) batez ere asteburua eta aisialdiari lotuta erabiltzen dute Interneta, beti ere informazio iturri gisa.
Helduenek azkenik, etxeko erosketak egin, banketxeko mugimenduak jarraitu eta baita lanabes edota lantoki bezala ere.
Gurean ere antzekoak dira emaitzak?
- Zertarako erabiltzen dugu guk Internet? Ze erabilera ematen diogu egunerokoan?
- Ba al dago i-belaunaldirik? Parte sentitzen duzu zure burua?
- Eta gu, zenbat orduz egoten gara konektaturik?
Sustatun kaleratutako iritziak, larunbat honetan, azaroak 13, eguerdiko 12:00etatik aurrera eman eta komentatuko ditugu Faktoria saioan, larunbatero Interneti eskaintzen diogun tartean.
Erantzunak kargatzen...