Teknologia berrien, komunikazioaren eta gizarte-mugimenduen jardunaldiak
Jardunaldien aurkezpena
"Teknologia berriak gaur egun gizarteko arlo guztietan gero eta sartuago daude, eta horregatik gizarte-mugimenduetatik teknologia hauen analisi sakon bat beharrezkoa da. Era honetan, teknologia hauek erlazio sozialetan, lan-erlazioetan eta gizarte garapenean nolako eraginak izaten hari diren aztertu beharra dago".
"Gizarte-mugimenduak aintzat hartuz, ikertu eta miatu nahi ditugun gaiak besteak beste hauek lirateke: lan kongnitiboaren sorrera, multinazional handiek komertzioaren atal hau bereganatzeko estrategiak, gaur egun egiten hari den lan alternatiboa eta nola batzen den gizarte-mugimenduekin".
"Euskal Herrian ere bilakaera honen aurkako alternatibak garatzen hari dira, adibidez software librearen ekoizpena eta informazioa sortzeko beste era batzuk. Guzti hauek mugimendu sozial eta politikoan bat egitea ezinbestekoa da".
Egitaraua:
A gunea
- 10:30-12:00: Ezagutza libreak vs. Kapitalismoa (Patxangas - Eguzkibideoak)
- 12:00-14:00: Software librea gizarte mugimenduetan - Software librea euskaraz (Gustabo-Nodo50, Dani, Fiz, Txopi)
- 16:00-17:45: "Antenak eta transmisioak" tailer praktikoa uhin munduko ekimen sortzaile eta autokudeatuei buruz. Telebista tailerraren ondorioak. Metabolik - Spagnila TV, Roma.
- 18:00-21:00: Hacklaben eta teknologiarekin erlazionaturiko beste mugimenduen asanblada.
B gunea
- 11:00-14:00: Telebista tailerra. Italiako telebista independienteen esperientzia desberdinak ezagutu. Zuzeneko emisioaren frogak eta praktika. Koordinatzaileak: Image TV. Telt TV. Liborno. Italia Tele imagini. Bolonia Expganile Tv. Roma Insua TV. Nápoles Amatau TV. Euskal Herria
- 16:00-17:30: GNU/Linux-en instalazio tailerra.
Guztiontzat
- 14:00-16:00: Janari begetarianoa lokalean bertan.
- 22:30-... Jaia. Iruñako "Lehendakaris muertos"-en kontzertua. DJak eta Bideo DJak.
Lekua
AmatauTB-ren lokala. Cortes kalea, 29 - 3. solairua. Unibertsitate-egoitzaren aurrean. Bilbo.
Antolatzaileak:
- Amatau TB
Erantzunak kargatzen...