Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Klik eta Klik" programaren II. edizioa martxan da

Mireia Bikuña - Oñati
2004-11-10 10:11

Ordiziako, Irungo, Errenteriako, Donostiako, Azpeitiko, Andoaingo, Oñatiko, Hernaniko, Hondarribiako, Urnietako, Zumaiako eta Zumarraga-Urretxuko 35 ikastetxek hartuko dute parte.

"Klik eta Klik" programa Internet bidezko tresna pedagogiko berritzailea da, hau da, balio batzuk zabaltzeko teknologia berriak erabiltzen dituen proiektu pedagogikoa.

Kooperazioa, taldekako lana, besteenganako errespetua eta gizarteak dituen arazoen inguruko hausnarketa dira programa honetan parte hartuko duten ikasleen artean indartu nahi diren balioak.

Programaren dinamika

Parte hartzaileek bost froga gainditu behar dituzte hilabetero: adi al zaude, pertsonaia ezkutua, ika mika, altxorraren bila eta agerian utzi

Froga guztiak hilabetero gaurkotuko dira. Hilabetero punturik gehien lortzen duen ikastetxea sarituko da eta martxoan erabakiko da finalerako zein hiru ikastetxe sailkatzen diren.

Informazio gehiagorako:kliketaklik.com

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu