Teknologia albisteak

Itsuentzako eskubanda berritzaileak

Erabiltzailearen aurpegia
Mireia Bikuña - Oñati
2004-11-11 : 11:11

Arabako Due Braille enpresak Letra saria eskuratu berri du, tren geltokietan itsuak errazago ibiltzeko produktu berritzaile baten diseinuari esker.

Due Braille enpresak aurkeztutako proiektuak "Heziak ezabatzen" du izena. Eskubanddako seinaleari esker, bidea nora doan jakin ahal izago dute itsuek. itsuentzako eskubanda berritzaile hauek Zaragoza, calatayud eta Grandako abiadura handiko tren geltokietan aurki daitezke.

Informazioa iksuteko arazoak dituztenen esku

Elbarriek ibiltzeko dituzten arazoak gainditzeko produktuak egiteko sortu zen, duela bi urte, Due Braille enpresa. Ikusmen arazoak dituztenentzat produktuak diseinatu dituzte orain arte. produktu guztiak aluminioarekin egiten dituzte, eta kolorea izateko aukera ematen duten oinarrizko xaflak ekoizten hasi dira.

Ikus komunikazioan erreferentzia ezaguna diren Letra saria eskuratu aurretik Due Braille enpresak beste zenbait lan egin ditu, Kordobako Lorategi Botanikoan itsuei egokitutako seinaleak esaterako.

Sari honek aurrera begira beraien jarduan ezagutzera emateko balioko duela espero dute. Ikerketan eta garapenean aurrerapausoak eman nahi ditu enpresa arabarrak. Horren adibide, testuak braille hizkuntzara itzultzeko sistema informatikoa martxan jarri izana.

Erantzun

Sartu