Teknologia albisteak

Mintegia: "Euskal Literatura eta kazetaritza XX. mendearen hasieran"

Erabiltzailearen aurpegia
Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak
2004-11-11 : 09:11

Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak "II Euskal Ikasketen Mintegia" antolatu du datozen azaroko eta abenduko zenbait egunetan. Aurten mintegiak "Euskal literatura eta kazetaritza XX.mendearen hasieran" jorratuko du.

Hitzaldi zikloaren egitaraua:

  • Azaroaren 12an: Jon Kortazar. "Lauaxeta: bere ikuspegia literatura eta kazetagintzaren gainean". Liburutegiko "Formazio Iraunkorreko Gelan" (Aula de Formación Permanente).
  • Azaroaren 26an: Xabier Altzibar. "Euskal kazetaritzako kazeta eta kazetari nagusiak 1939 arte". Giza Zientzien Erakineko 14. gelan.
  • Abenduaren 17an: Javier Díaz Noci. "Euskarazko kazetaritza XX. Mendearen hastapenetan". Giza Zientzien Erakineko 14. gelan

Hitzaldia eguerdiko 12:00etan hasiko dira. Hitzaldietarako sarrera librea da.

Azaroaren 5ean Lourdes Otaegi doktoreak "Lizardi eta bere ingurumaria" izenburupeko hitzaldia eman zuen Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak antolatutako mintegi honetan.

Erantzun

Sartu