Europa osoan ospatzen da Zientzia eta Teknologia astea. Nafarroan egiten ari den 4. asteak hedapena du helburu nagusitzat, eta EAEn gaur hasten den 3. asteak Mikro eta Nanoteknologiak ditu gai nagusitzat.
Europa mailan egiten da Europar Zientzia astea - European Science Week .
Komisioaren iritziz Europar Zientzia Astearen lehentasuna, zientzia edo teknologiaren gainean hitz egitea baino gehiago, zientziak eguneroko bizitzan ekar ditzakeen onurak azaltzea da, gehienbat gazteei.
Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzak Zientzia eta Teknologia astea bultzatzen du estatu osoan.
Euskal Autonomia Erkidegoan azaroaren 8tik 14ra Mikro eta Nanoteknologiak gaia hartuta, Zientzia eta Teknologiaren 3. astea egingo da. Aste hau SARETEKek, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak antolatu du.
Nafarroan azaroaren 3an hasi zen Zientzia eta Teknologiaren 4. astea , helburu nagusia erakunde ezberdinak egiten dituzten egitasmoak zabaltzea, eta gizartea eta zientziaren arteko harremanak indartzea da.
Erantzun
Sartu