RUV Islandiako telebista pubikoko albistegietako buruorde Logi Bergmann Eiösson Euskarako Kazetaritzaren I. Kongresuan izan da. Islandiak bere hizkuntzari eusteko egindako esfortzu ikaragarriaz aritu da Eiösson.
Islandia 280.000 biztanle dituen irla bat da. Munduan, 300.000 lagunek islandieraz hitz egiten du. Islandia, baina, 1940ra arte beste herriek kolonizatuta egon da eta hizkuntzak abertzaletasuna egituratu zuen. Gaur egun, ingelesezko ekoizpenari zelan egingo dioten aurre dute erronka nagusia.
Noruegak inbaditu gintuen, lehenengoz, XIII. mendean. Orduan, jadanik, islandierak sortutako erkidego batetaz hitz egin dezakegu, kultura kolonizazioari aurre egin ziona. Hizkuntza dugu mugimendu hori ahalbideratu zuen elementua.
Danimarka saiatu zen daniera Islandiako hizkuntza ofiziala bihurtzen. Hortaz, islandiarrok euren jatorrizko hizkuntzari heldu behar izan genion, berriro, gure nortasuna bermatu ahal izateko. Esaterako, danieraz baino ezin zen ikasi. XX. mendearen hasiera arte, ez zegoen unibertsitatean islandieraz ikasterik. Gero, 1918an nolabaiteko autonomia lortu genduan eta egoerak hoberantz egin zuela esan daiteke. Azkenean, 1940an, erabateko independentzia lortzean, hizkuntza bilakatu zen nazio berriaren bizkar-hezurra.
Abertzaletasunak hizkuntza "garbi" mantentzeari ekin zion, kolonizazio kultural horri aurre egiteko era bakarra zelakoan. Horrela, nortasun propioa mantendu ahal izan dugu. Era berean, hitz berriak antzinako islandieratik eratortzen saiatu gara. Horrek gainerako herrietatik bereizten gaitu. Adibidez, ez dugu "fono" bezalako atzizkirik erabiltzen, munduan bakarrak bagara ere. Horren ordez, esaterako, "simi" esaten diogu telefonoari. Beste adibide argigarria "aero" aurrizkia litzateke. Hortaz, hegazkinari "flug" esaten diogu, antzinako islandiarrek hegan egiteari esaten zioten bezalaxe.
Islandian, 30 bat hizkuntza batzorde ditugu, munduan sortu eta gurean aplikatu behar ditugun hitz berrien inguruan aritzen direnak. Gehien-gehienak, lehenago esan dudan moduan, antzinako islandieratik eratortzen ditugu.
Munduarekin konpartitzen dugun hitz bakarra Internet litzateke. Hala ere, "sare" hitza lehenesten dugu eta Internet abizen propio moduan baino ez dugu erabiltzen.
Orain dugun arazorik larriena ingelesak eragindakoa da. Islandin 280.000 lagun bizi gara eta, merkatu horrentzat, bost telebista eta 15 irrati ditugu. Euren emisio osoa islandieraz ematerik ez dute eta, horregatik, kanpoko ekoizpenak tartekatzen dituzte. Egunean, adibidez, hamar bat ordu ingelesez emititu ditzakete, azpitituluekin bada ere.
Herri txikia izanda, eskolatik hiru hizkuntza ikastera behartuta gaude. Islandieraz gain, daniera, ingelesa eta alemaniera edota frantsesa ikasten dugu. Hamabi urte ditugunean, islandieraz eta ingelesez elebidunak gara. Gaur egun, islandiarren %85 elebidun da. Hala ere, ingelesez sortutako produktuek euren kultura dakarte eurekin.
Bai, gehienetan islandierazko produktuak hobesten ditu Islandiako ikus-entzuleak. Adibidez, nik aurkeztu eta editatzen dudan albistegiak audientzia kota ikaragarriak ditu: telebista ikusleen %70-80k jarraitzen du egunero.
Egia da kanpoko hizkuntza ofiziala denean, bigarren hizkuntza horretan bizitzea erosogoa izaten dela. Dena den, nortasunari eusteko bide bakarra hizkuntza erkidegoaren oinarrizko elementu bihurtzea da. Islandia irla bat da eta ez gaitu inork inguratzen. Euskal Herria, ordea, bi lurraldetan txertatuta dago. Eguneroko bizimodua, paradoxikoki, gazteleraz edota frantsesez egitea errazagoa suertatzen zaizue. Horregatik, uste dut islandierak euskarak baino askoz ere errezago dauka biziraupena.
Ummm!!!!> RUV Islandiako telebista "pubikoa". Kontxo! ikusi nahi nikek!