Teknologia albisteak

e-IMHko ikastaro bat 2004ko elearning Awards-etarako lehen 100 hautatuen artean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-11-10 : 12:11

Hain zuzen ere Makina Erremintaren Institutuko (IMH) "Fresatzeko Makinetako Mekanizazio Prozesua" izeneko Internet bidezko ikastaroa da elearning sarietarako hautagaia. 1.021 lan aurkeztu zituzten guztira eta 100 finalisten artean dago IMHko ikastaroa. Azaroaren 18an jakingo da zein den sariaren irabazlea, Pragan egingo den zeremonian.

ELearning sariak, European Schoolnet-ek antolatzen ditu. Europako hezkuntzaren oinarrizko helburuei erantzuten dio sariak. Egun Europako ikastetxeetan eta beste hezkuntza-erakundeetan martxan dituzten informazio eta komunikazio teknologietan (IKT) eredugarriak diren lanak saritzen dituzte.

Hemen duzue saria jasotzeko 100 hautagaien zerrenda.

IMHk urteak daramatza ikastaroak on-line eskaintzen

IMH-k hainbat urte daramatza Internet bidezko ikastaroak eskaintzen. Ikastaroak "egiten ikasteko" prestatuta daude. Horretarako, Learning Management System (LMS) plataforma erabiltzen dute, hainbat simulagailu industrial eta aplikazio informatikorekin batera.

Fresatzeko Makinetako Mekanizazio Prozesua ikastaroa gaztelaniaz dago bakarrik eta bi hilabeteko iraupena du. Ikastaroa on-line izanik, matrikula zabalik dago. Ikastaroan izena emateko beharrezkoa da planoak interpretatzeko oinarrizko ezagutza edukitzea.

Erantzun

Sartu