Sustatu logoa Teknologia albisteak

Elgoibarko Fatronik enpresak zuzenduko du Europako "Next" proiektua

Sustatu
2004-11-11 13:11
Proiektuaren helburuak:

Proiektuaren helburuak:

  • Bezero diren industrietan (automobil-industria, burdinbide-industria, aeronautika…) ematen ari diren produkzio aldaketen aurrean, makina erremintaren sektorea prestatzeko teknologiak garatzea.
  • Fabrikazio prozesuko behar berriei erantzutea.
  • Asiako eta Amerikako Estatu Batuetako lehiakideengandik bereiztea.

Zenbait datu

  • "Next" proiektuan 25 sozio ari dira lanean: Europako enpresa, ikerketa zentro eta unibertsitateak.
  • Egun guztiko jardunean, 60 pertsonek osatzen dute lantaldea.
  • Ikerketak bost urtetan egingo dira eta bost eremutan oinarrituko dira: Ingurumena, lagunkortasuna, produktibitatea, negozio modelo berriak eta formazioa eta barreiadura. Eta hainbat aspektu landuko dira: ingeniaritza mekanikoa, mekatronika, materialak, diseinua, ergonomia, mikrosistemak, adaptronika,…
  • Ikerketaren ondorioz sortu edo garatuko diren makina erremintek gutxiago kutsatuko dute. Eraginkorragoak izango dira eta maneiatzeko errazagoak. Enpresen produktibitatea handiagotuko dute. Fabrikazio modu berriei erantzungo diete.

Aurrekontua

  • Aurrekontua: 24 milioi euro.
  • Europar Batasuneko VI Programa Marco de I+D-ren barruan onartua izan da. Horrela, proiekturako 14,4 milioi euro bideratuko dira; hain zuzen ere, aurrekontuaren % 60a. "VI Programa Marco de I+D"-an barneratu den produkzio esparruko proiektu integratu bakarra da.
  • Beraz, Europar Batasunak aurrekontuaren %60a ordainduko du. Aurrekontuaren %30 sozioek ordainduko dute (parte bat Europako Inbertsio Bankuko fondoekin ) eta gainontzekoa herrialdeetako fondoetatik eta "Euraka-tik": http://www.eureka.be/home.do etorriko da.

Prototipoak

"Next" (Next Generation Produccion Systems ) proiektuan prototipoak garatzen direnean, proiektuan bertan parte hartzen ari diren herrialde guztietan aurkeztuko dira. Gipuzkoan elektro-erosio makina bat eta artezketa sistema bat garatuko dira.

Gipuzkoa eta Bizkaia

Kutxa arduratuko da "Next" proiektuaren finantzaketa gestioaz. Europako Inbertsio Bankuaren parte hartzea ahalbidetzeko edota errazteko gestioak egin ditu Kutxak. Gainera, negozio modelo berrien ikerketan parte hartuko du.

Fatronik eta Kutxaz gain, Danobat enpresak eta Eibarko Tekniker teknologia zentroak ere parte hartuko dute "Next" proiektuan; baita Ona Bizkaiko enpresak ere.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu