"Internet segurua", Informatika Segurtasunaren gaineko Lehiaketa
2004-11-09 09:11
Sekretupeko fitxategia
Xifra enpresak antolatu du lehiaketa. SIMO 2004-ean jarriko duten standean instalatutako sekretupeko fitxategi bat eskuratu beharko dute partehartzaileek saria irabazteko.
Lehiaketa honen bitartez, Xifrak sare seguruetarako sarrera ahalbidetzeko eta Interneterako konexioak egiteko garatzen dituen informatika produktuek duten segurtasun ahalmena probatu nahi dute.
Aurreko edizioa
Lehiaketa honen lehenengo edizioa Bartzelonan egin zen Internet Global Conference-n. Orduan, ezkutuko fitxategia zegoen webguneak 700.00 eraso izan zituen, baina, ez zen irabazlerik izan.
Kokapena
Gaur, 10:00etan, aurkitu beharreko fitxategia zein webgunetan dagoen esango dute www.xifra.net webgunean. Informazio gehiago lehiaketaren webgunean.
Erantzunak kargatzen...