Hiru urtetatik hona, 250 udalerritatik 236tan daude KZguneak. 2005eko urtarrilean Euskadiko udal guztietara iritsiko dira KZguneak. Eusko Jaurlaritza eta udalen arteko elkarlana emango da.
Alde batetik, Udalek lokalak ezarriko dituzte, azpiegitura telefonikoz eta altzariz hornitutakoak. Ura, argia, garbitasuna Udalen esku egongo da. Bestetik, ordenagailuen eta tutoreen ardura Eusko Jaurlaritzak izango du; prestakuntza eskaintza ere Jaurlaritzak diseinatuko du.
Ekimenaren helburua informazio teknologiak bultzatzea da. Helmugak:
KZgune Sarearen lehen prozesua amaitzean, 273 zentro egongo dira guztira. Gainera, 10.000 biztanletik gorako udalerrietako lokaletan tutore bat egongo da zortzi orduz egunean.
Euskadiko Prestakuntza Arautu Gabeko Ikastetxeen Federazioak KZguneen aurkako salaketa ezarri zuen orain egun batzuk. Federazioaren ustetan, KZguneek bidegabeko lehia egiten dute informatika akademia pribatuen aurrean. Sustatun eman genuen gai honen berri: KZguneen aurkako salaketa
Erantzun
Sartu