Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Diario de Noticias de Alava"-ren lehen zenbakia kalean da

Sustatu
2004-11-10 09:11
Egunkari autonomoa

Egunkari autonomoa

Informazioaren esparruan Diario de Noticias de Alava egunkari autonomoa izango da. Zerbitzu zentralak aldiz, Iruñan egongo dira: artxiboa, sistema editoriala, aurreinprimaketa, edizio itxiera, erosketa saila eta fabrika; Huarteko Areta poligonoan inprimatuko da egunkari berria.

Diario de Noticias de Alava-ren Izoria Ediciones 2004 enpresak editatuko du; Zeroa Multimediaren barne dago, Nafarroako Diario de Noticias editatzen duen enpresa.

Gasteiz erdialdean du bulegoa egunkari berriak (Gasteiz etorbidea, 22, bis), Justizia Jauregiaren eta Katedral Berriaren inguruan.

Zenbait aspektu

Diseinua: Nafarroako Diario de Noticias-en diseinu bera dauka Arabakoak. Urte honetako maiatzean aurkeztu zen diseinu berria.

Lantaldea: Departamenduka edota sekzioka banatzen dira langileak. Hainbat kolaboratzailez eta korrespontsalez gain, guztira, 50 pertsona daude lantaldean. Iruñako eta Gasteizeko erredakzioen arteko elkarlana bultzatuko da, informazio elkartrukea ahalbidetuko da, besteak beste.

Zuzendaria: Julio Iturri iruindarra da Diario de Noticias de Alava-ko zuzendaria. El Mundo del País Vasco-ko Gipuzkoako delegazioa zuzentzen zuen proiektu berri honetan hasi aurretik.

Webgunea: (oraindik ez dago ikusgai) www.noticiasdealava.com (oraindik ez dago ikusgai)

Diario de Noticias de Navarra-n egunkari berriaren gaineko informazioa helarazi zuten.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu