Aurtengo Anton Abbadia saria Tinko Euskara Elkarteak jasoko du, abenduaren 1ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian egingo den ekitaldian. Tinko Euskara Elkarteak hamar bat urte daramatza zinemaren munduan euskararen erabilera bultzatu nahian.
Iberiar penintsulako diseinu oneneko agerkarien artean jaso dute aipamena, egunotan Coruñan egin den kongresuan. Espainia eta Portugalgo prentsa idatzizko agerkari garrantzitsuenetan lanean dabiltzan ehunetik gora profesional batu dira La Voz de Galicia egunkariaren Prentsa Museoan.
Oskar Aranak euskaratutako John Maxwell Coetzeeren Disgrace liburua kalean da. Joan zen egubakoitzean aurkeztu zuen Aranak Lotsaizuna, Jokin Zaitegi itzulpengintzak sariketari esker egindako lana. Iaz irabazi zuen sariketa, eta hil honen amaieran, Arrasateko AEDren egoitzan, beste aurkezpen bat egingo du, jatorrizko hizkuntzaz, ingelesez, eta Aranak eman dion hizkuntzaz, euskaraz, irakurketak tartekatuz. Asteleheneko Goienkarian egin diote elkarrizketa Aranari.
Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak, bere Gizarte-Ekintzaren bitartez, antolatutako Ekintzaile-Lehiaketako sariak banatu dituzte. Lehen saria Oblivisión ekimenak jaso du eta bigarrena Aporenabenturak.com-ek. Hirugarren saria aldiz, hutsik gelditu da. Edizio honetan, 30 lan aurkeztu dira. Bestalde, Toribio sariak ostegun honetan, azaroak 25, banatuko dira.
Irailean iragarri genuen Sustatun Hotmail e-posta kontuen edukiera handitzen hasi zela. Baina, erabiltzaile batzuek bakarrik eskuratu dituzte orain arte agindutako 250 megak. Abenduaren 5etik aurrera, erabiltzaile guztiek izango dute edukiera hori hotmailen e-posta kontuan.
Gaurko bilatzaileak apur bat tontolapikoak direla jakin badakigu. Internet-en hurrengo pausua galderei erantzuten dakizkiten bilatzaileak asmatzea izango da, bilatzaile adimentsuak, hain juxtu. Richard Benjamins adituak Web Semantikoaren nondik norakoak azaldu zituen ostegunean (CON)ex II. Kongresuan, Donostian.
Azken 25 urteotan milio bat kilometro inguru eginda, munduan barrena ibilitako Nairobitarra autobusa txatarretarako eraman dute. Autobusa bera, eta maleta-lekuan gordetzen dituen esperientzia eta jakintza, bi modutara aurkeztu ditu Argiak: jolas ludiko gisa eta ipuinen bidez.
Bilbon aurkeztu da. Plataformako kideek sinatutako manifestu bat ere argitaratu dute. Euskadiko "gobernu aldaketaren alde" lan egitea beharrezkoa dela azaldu dute. Egitasmoak webgunea ere badu; lehen orrialdean manifestua jasotzen du.
Dokumentazio teknikoa aurkitzeko berariazko bilatzailea da. Dokumentazio teknikoan hainbat eduki barneratzen dira: liburuak, tesiak, artikuluen laburpenak, ikerketa lanak eta informe teknikoak. Komunitate zientifikoari eta ikertzaile akademikoei zuzendutako tresna da.
EAEko udal liburutegi guztietan bazkide zenbaki bakarra erabiltzeaz gain, Internet erabili ahal izango dugu liburutegi horiekin guztiekin gestioak egiteko. Bestalde, esperientzia pilotu bat abiaraziko dute EAEko hiru hiritan; administrazioaren eta herritarren arteko gestio guztiak Internet bidez egiteko liburutegiko bazkide txartela erabiliko dute.
Zertarako behar luke gurea moduko herri txiki batek GPS bat? Azkenean, herriko zein inguruko datuak zehatzago jasotzeko balio du. Zehatz bota ahal izango da bonba bat Intxortan, edo zu bizi zaren etxean, hala gura izanez gero :-) Donostian badago bat, eta beste bi jarri gura dituzte: bata, Lazkaon; bestea, Elgetan.
Manifesta, Arte Garaikidearen Bienal Europarraren ildotik, artearen egoera Euskal Herrian aztertzeko jardunaldiak antolatu ditugu. Manifestak erakusketak eta testuinguru teorikoa eskainiko du eta guk Euskal Herriko egoerara ekartzeko ahalegina egin nahi dugu. Azaroaren 24, 25 eta 26an izango dira jardunaldiak. Donostian, Ernest Lluch-Amarako Kultur Etxean.
Ostirala honetan HIZTEK (Hizkuntza-Teknologiak) graduondokoaren lehenengo mintegia izango dugu eta bertan 2003-2004 ikasturteko ikasleen graduazio-lanak aurkeztuko dira.
Eguneko argazki esanguratsuenak ikusteko aukera ematen du 10X10 webguneak. Horretarako hiru medio aukeratu ditu eta horren hustuketa egiten du. Euskal Herrian ere gustura ikusiko genuke horrelako webguneren bat. Gure pena eta pozak argazkitan ikusteko aukera emango liguke.
Luistxoren eskaerari erantzunez, hona hemen "Conspiration.com" ipuina, Itzalak bildumatik hartua, Sareko hilezkortasunaren bila-edo.
Zientzia-dibulgazioko XI. CAF-Elhuyar sariak maiatzean abiatu ziren, eta lanak aurkezteko epea abenduaren 15ean amaitzen da. Beraz, parte-hartzaileek oraindik badute denbora zientzia-dibulgazioko artikuluak bidaltzeko.
Japan Telecom-ek 15 megabit segundoko Interneterako konexio abiadura ipintzea lortu du abiadura handiko tren baten. Hamar kilometroko bidea egin du trenak. Espainian ere egin zuten antzerako esperimentu bat AVEn; 3,5 eta 1,5 megabiteko konexio abiadura lortu zuten.
Abenduaren 15ean, Euskadi Informazio Gizartean Planaren barruan eta Enpresa Digitala ekimenaren bidez, 2004ko Enpresa Digitala sariak emango dira. Euskaldunan emango du hitzaldia Richard Stallman-ek, 17:30etik 20:00etara.
Telefonica taldeko TPI enpresak euskara sartu du PaginasAmarillas.es-eko kale-izendegian. Enpresak dioenez "Estatuko kultura aniztasunaren beharrak asetzeko" asmoarekin. Zortzi hizkuntzatan dago orain kale-izendegi hori: gaztelaniaz, katalanez, euskaraz, galegoz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta portugesez. Euskarazko bertsioaren hizkuntza maila, behintzat, ez da oso ona.
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako Jardunaldi Ibiltarien barne egin zuen hitzaldia Bilbon Pablo Suberbiolak, Soziolinguistika Klusterreko teknikariak.