Sustatu logoa Teknologia albisteak

Iaz gora egin zuen euskaraz nabigatzen zutenen kopuruak, Eustaten arabera

Sustatu
2005-02-03 09:02
Ingelesak ere gora

Ingelesak ere gora

Nabarmentzekoa da, euskararen igoerarekin batera, ingelesak izan duen gehikuntza. EAEko Internet erabiltzaileen %24,5ak nabigatzen zuen ingelesez 2003ko laugarren hiruhilekoan; 2004ko laugarren hiruhilekoan, aldiz, %28,5ek nabigatu zuten ingelesez.

Hemen inkesta.

Hizkuntza guztiek egin dute gora eta erabiltzaileek ere gora egin dute.

EAEko biztanleen %35,5 Internetera konektatu ziren 2004ko azken hiruhilekoan

Beste inkesta bat ere kaleratu berri du Eustatek. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 15 urtez gorakoen biztanleen %35,5 Internetera konektatu ziren 2004ko laugarren hiruhilekoan, 2004ko bigarren hiruhilekoan baino %3,4 gehiago (21.000 herritar).

Lehen aldiz, gainera, Interneterako konexioen batez besteko iraupenak ordubetea gainditu zuen. Iraupena 60,3 minutukoa izan zen. Txat zerbitzuek ere gora egin zuten.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu