Sustatu logoa Teknologia albisteak

Galesko errugbi jarraitzaile batek barrabilak moztu zituen taldearen garaipena ospatzeko

Usoa Agirre - Goiena
2005-02-10 09:02

Joan den larunbatean gertatu zen hori. Gales Ingalaterraren aurka jokatzen ari zen partidua, Errugbiko Sei Nazioen Txapelketako lehen jardunaldian. Azken hamabi urteotan, ez zion behin ere partidurik irabazi Galesek Ingalaterrari. Baina, joan den larunbatean, 11-9 emaitzarekin irabazi zion.

Partidua amaitu ondoren, Huish (istorio honetako protagonista) etxera joan zen, aizto batekin barrabilak moztu eta tabernara itzuli zen barrabilak eskuan zituela, lagunei erakusteko.

Tabernariak larrialdietara deitu zuen segituan eta barrabilak zerbeza pinta batean jarri zituen, izotzarekin. Huish oso larri eraman zuten ospitalera. Buruko arazoak omen ditu Huishek.

Iturria: Loiclemeur.com

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu