Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

6

Informazio iturriak

Mikel Elorza
2004-11-16 : 11:11

Polizi operazioa izan da bart gauean, 17 pertsona atxilotu dituzte, eta gaur goizean zer arraio ote zen ikustera eta atxilotuak nortzuk etab. "gure" medioetara jo dut, Interneten. Askatasunak duen informazioa darabilte, 9 izen nik begiratu dudanean. Orduan bide zuzenaz akordatu naiz: Poliziaren prentsa-bulegora jotzea.

6

Patxi Gallego: "Zenbait euskal topikoren inguruan irribarre ironiko bat

Xabier Mendiguren Elizegi - Elkar
2004-11-16 : 09:11

“Pololoak (1). Poxpoliñen lurriña”, Xabinator euskal super-heroiaren lehenengo abentura-liburua plazaratu du Patxi Gallegok. Haurrentzat ez den komiki-liburua, euskaraz eta euskaldunentzat sortua. Aukera egokia, egileari bere lanaz galdetzeko.

10

Euskaldun Palm-zale guztiok elkartzeko

Romantxo
2004-11-16 : 09:11

Iep! Duela urtebete ingurutik, Palm-zale amorratua nauzue, eta denbora asko daramat Palm-erako euskarazko aplikazioen bila, edo AvantGo-ko kanalen bila. Orain, Palm-zale euskaldun guztiok elkartzeko EuskadiPUG (Palm User Group) sortzea proposatzen dut,

Zure ekimena aurkezteko modua eskaintzen dizun webgunea

3ARRANO Euskalgintza Taldea - Ekimena
2004-11-15 : 17:11

Josu Lavinek eta 3ARRANO Euskalgintza Taldeak elkarlanean webgune berri bat sortu dugu: "Ekimena: Euskara eta Euskal Herria".

1

Ofiline Directo Arabako ekintzaileen lehiaketaren irabazlea

Sustatu - Sustatu
2004-11-15 : 11:11

Aitor Lopez de Aberasturi eta Peio Ruiz Arabako Enpresen Sorkuntzarako II. lehiaketaren irabazleak izan dira.

7

Kazetaritza kongresutik bueltan

mikel irizar
2004-11-15 : 10:11

Hiru egun t’erdi eman ditut Euskaldunan sartuta, goiz albatik iluntsistantzera, kongresua segitzen. Egon dira gauzak soberan edo faltan, baina egitarau mardulak balio izan du sektorearen argazkia egiteko, dituen argi eta itzalekin. Nik atera dudan ondorioa: euskarazko hedabideak bidegurutzean daude.

Google-n Gmail-ak POP sarbidea eskaintzen du

Sustatu
2004-11-15 : 09:11

Google-ren Gmail erabiltzaileek beste posta elektroniko programetan mezuen kopiak deskarga ditzakete. Aldi berean, eskuko aparatuen bitartez ere mezuen kopiak eskuratu ditzakete, sakelako telefonoen bidez esaterako.

40

Espainiako (eta Euskal Herriko) disko onenen zerrenda

Iban Zaldua - Iraganetik
2004-11-12 : 12:11

Rockdelux musika-aldizkariak 20 urte bete ditu eta, ospatzeko-edo, ale berezi bat kaleratu du espainiar musika pop/modernoaren nolabaiteko historia laburbilduz. Bertan ere Espainian egindako 100 disko onenen zerrenda plazaratzen du; tartean, sei disko euskaldun, edo hamabi, gaztelaniazkoak kontuan hartuta.

Gizajoa eragile

markos zapiain - blogetik
2004-11-12 : 11:11

Xabier Mendigurenen "Errautsen distira"n gerra zibilean gizajo izanikoen gomutak aldaketa garrantzitsuak eragingo dizkie gaur egungo protagonisten gurariei. Bestalde, ez da gauza bera kaputxinoa eta udaltzaina.

Bilbotarron ahozko euskara CD-ROM batean bilduta

Asapala Euskara Elkartea - Asapala Euskara Elkartea
2004-11-12 : 09:11

Bilbon euskara aspaldi galdua zela uste zuten askok edo ia denek, baina ASAPALA Euskara Elkarteak argitaratutako Iñaki Gaminderen liburuak eta CDak ("Bilbotarron euskararen zuzuan") agerian utzi digute Bilbon euskara ez dela inoiz galdu, bizirik dagoela. Iñakik azken 25 urteotan batu izan ditu bilbotarron euskararen testigantzak. Bilboko euskaldunei entzuteko abagunea da, ordea, eskaintzen digun berrikuntza nagusia.

1

Sototik, euskal musika eszena elektroniko eta esperimentalaren e-zinea

Oier Iruretagoiena - Sototik e-zine
2004-11-12 : 09:11

Sototik, Zintzilik Irratiko (Errenteria-Oreretako irrati librea) irratsaio bat da, eta orain Interneteko e-zine bat ere bai, aipatu irratsaioko edukiak jaso eta sarean edonoren eskura jarriko dituena, elkarrizketak batez ere. Guztia gai beraren inguruan: Euskal musika eszena elektroniko eta esperimentala.

Urola-Kostako HITZAk sarean jarri du webgunea

Gari Berasaluze - Urola-Kostako HITZA
2004-11-11 : 16:11

Gaurtik aurrera, Urola-Kostako HITZAk webgunea izango du sarean: www.urola-kostakohitza.info. Helbide horretan, egunero Orio, Aia, Zarautz, Getaria, Zumaia, Zestoa, Aizarnazabal, Errezil, Azkoitia, Azpeitia eta Bezaman banatzen den euskarazko zortzi orrialdeko egunkariaren eduki osoa izango da irakurgai eta, era berean, edizio jarraitua ere izango du, azken orduko berriak bilduz.

Elgoibarko Fatronik enpresak zuzenduko du Europako "Next" proiektua

Sustatu
2004-11-11 : 13:11

"Next" proiektuak etorkizuneko makina erremintak garatzeko helburua dauka. Bertan, Europa guztiko zenbait zentro, enpresa eta unibertsitate arituko dira. Lau urteko proiektua da eta 24 milioi euroko aurrekontua du.

Itsuentzako eskubanda berritzaileak

Mireia Bikuña - Oñati
2004-11-11 : 11:11

Arabako Due Braille enpresak Letra saria eskuratu berri du, tren geltokietan itsuak errazago ibiltzeko produktu berritzaile baten diseinuari esker.

Urtarrilerako udalerri guztietara zabalduko da KZgune sarea

Sustatu
2004-11-11 : 10:11

Hiru urtetatik hona, 250 udalerritatik 236tan daude KZguneak. 2005eko urtarrilean Euskadiko udal guztietara iritsiko dira KZguneak. Eusko Jaurlaritza eta udalen arteko elkarlana emango da.

Mintegia: "Euskal Literatura eta kazetaritza XX. mendearen hasieran"

Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak
2004-11-11 : 09:11

Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak "II Euskal Ikasketen Mintegia" antolatu du datozen azaroko eta abenduko zenbait egunetan. Aurten mintegiak "Euskal literatura eta kazetaritza XX.mendearen hasieran" jorratuko du.

3

Logi Bergmann Eiösson: "Islandierak euskarak baino askoz ere errezago dauka biziraupena"

Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioa
2004-11-10 : 19:11

RUV Islandiako telebista pubikoko albistegietako buruorde Logi Bergmann Eiösson Euskarako Kazetaritzaren I. Kongresuan izan da. Islandiak bere hizkuntzari eusteko egindako esfortzu ikaragarriaz aritu da Eiösson.

Komunikabideetan euskara sustatzeko dirulaguntzak: on-line argitalpenak

Sustatu
2004-11-10 : 18:11

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak komunikabideetan euskararen erabilera sendotu eta indartzeko, eta euskal komunikabideen egitasmoak bideragarriago egiteko dirulaguntzak banatu ditu. Tartean, euskarazko on-line argitalpen multzo batek jaso ditu dirulaguntzak.

8

Gu gara i-belaunaldia eta ez omen dugu bizitza Internet barik irudikatzen ahal

Patxi Gaztelumendi - Faktoria
2004-11-10 : 12:11

Europako gazteen %60ak ez du bere bizitza Internet barik irudikatzen ahal, eta horregatik egunero bataz beste 2 orduz konektatzen omen gara gutxienez. Yahoo!-k inkesta egin du internauta gazteen artean, eta zu, non kokatzen zara? Euskadi Irratiako Faktoria saioan -larunbatero Interneten inguruan mintzatzen gara- gai hau jorratu gura genuke, eta galdezka gatoz.

e-IMHko ikastaro bat 2004ko elearning Awards-etarako lehen 100 hautatuen artean

Sustatu
2004-11-10 : 12:11

Hain zuzen ere Makina Erremintaren Institutuko (IMH) "Fresatzeko Makinetako Mekanizazio Prozesua" izeneko Internet bidezko ikastaroa da elearning sarietarako hautagaia. 1.021 lan aurkeztu zituzten guztira eta 100 finalisten artean dago IMHko ikastaroa. Azaroaren 18an jakingo da zein den sariaren irabazlea, Pragan egingo den zeremonian.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››