Teknologia albisteak

Winston Arizmendiren komikiak Sareko Argian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-02-03 : 10:02

Jose Angel Lopetegik Argia astekarian argitaratzen ditu Winston Arizmediren komikiak. Orain, Interneten ere irakurri ahal izango dira Arizmendi estatubatuar gaztearen ibilera umoretsuak.

Sareko Argian jarri dituzte komikiok, www.argia.com/arizmendi.htm helbidean.

Winston Arizmendiren istorioa Amerikako Estatu Batuetan hasten da. Winston, AEBetako familia klasiko batean bizi da, nahiz eta bera euskal txapela jantzita ibiltzen den horietakoa izan. Aita, euskaldunen semea izanik ere, aberri bakartzat AEBak ditu eta Bushen jarraitzaile sutsua da, "american way ol life"-aren eredu paregabea.

Erantzun

Sartu