Sustatu logoa Teknologia albisteak

Espainieratik euskarara automatikoki itzultzeko asmoa 2006rako

Sustatu - Berriatik
2005-02-10 12:02

Sustatun atera genuen lehen ere, urtarrilean, baina 2006rako izango dela aurreratu dute orain. Berriako artikuluan irakurri dugu gaur goizean. Hauek handik ateratako puntuak:

  • Gaztelanieratik euskara itzuliko du webgune bidez.
  • Itzulpenaren fidagarritasuna: Internostrumen kasuan %95: 100 hitzeko 5 zuzendu behar. Euskararen kasuan%80.
  • Kode irekian: Deskargatzeko aukera izango da; ahal duenak hori hartu eta produktua bere beharretara egokitzeko aukera izango du, baina ez saltzekoa dio Iñaki Arantzabalek. Lehen kode irekiko itzulpen automatikorako sistema izango da.
  • Iñaki Alegria (Ixa): Itzulpen automatikoa bi aldiz lantzeko ahalegina egin da. Orain, esan daiteke 10 urteko krisiaren ostean, beste saiakera bat dela.
  • Sistema nahiko arrunta izanagatik, 5.000 berba itzultzen ditu segundoko, formatua errespetatuz.
  • Ingelesa txertatzeko aukera ere aztertzen ari dira. Eusko Jaurlaritzak huts egin eta gero, Espainiatik 600.000 euro lortu dituzte, eta ingelesa txertatuta gehiago lortzeko bidea egon daitekeela diote.
  • Bi helburu: Itzulpengintzarako laguntza tresna izango da, batetik; espainieraz dagoen informaziora hurbiltzeko aukera, bestetik.
  • Epea: 2006rako erabiltzeko moduan izango da.
  • Ikerketaren egileak: Alacanteko Unibertitateko Transducens taldea Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa taldea, Vigoko Linguistika Informatikoko Mintegia eta Kataluniako Unibertsitateko TALP ikerketa zentroa.
  • Ikerketa produktu bihurtzeko: Elhuyar, Bartzelonako Thera, Galiziako Imaxin eta Eleka.
  • Sistemaren arrakasta eremua mugatzean datzala diote. Hau da, enpresa eremurako sistema egokituta, itzulpena zehatzagoa izan daiteke. Eremu bakoitzerako hizkuntza baliabideak aztertu eta zehaztea izango da Elekaren helburua.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu