Euskaraz nabigatzen duzu? Egizu gaurtik aurrera
Euskarazko edukietan nabigatzea
Euskarazko edukietan nabigatzea oso garrantzitsua da eta horretarako, euskarazko edukiak sortu behar dira. Zorionez, gero eta euskarazko eduki gehiago sortzen dihardugu eta gero eta gehiago diren blog-ek asko lagunduko dute horretan, seguru. Ondo etorri eduki sortzaile izango diren blogariei. Baina euskarazko edukietan nabigatzea da euskaraz nabigatzea?
Euskarazko aginduekin nabigatzea
Gaur egun, badaude nabigatzaile txukunak. Explorerra baino txukunagoak, asko. Euskaraz dagoen onena Mozilla da, hau da, actualizar beharrean berritu jartzen duena. Gainera, di-da batean jaisteko moduan dago. Nabigatzailea eta posta kudeatzailea batean ditu. Aginduak euskaraz eman diezazkiokegun tresna da. Orain Firefox dago modan, hala ere: nabigatzaile hutsa, pisu gutxiagoduna eta azkarra. Hau ere soft librean. Firefox hizkuntza askotan dago, baina oraindik ez dago euskaraz. Windows, Mac OS X eta Linuxerako jeitsi daiteke.
Lehenengo hitza euskaraz eskatuz nabigatzea
Bestelakoa da, ordea, zure nabigatzailearen lehenengo hitza zein hizkuntzatan agertzen den. Hau da euskaraz nabigatzeko eman beharreko lehenengo pausoa. Segituan lortu dezakezu, kosturik gabe eta ezer instalatu barik. Erabiltzen duzun nabigatzailea erabiltzen duzula ere esan diezaiokezu euskaraz gura dituzula edukiak bistaratzea. Sustatun jarri dugu hizkuntza aukera ongi egiten lagunduko dizun tresna. Berdin da zure nabigatzailea zein hizkuntzatan dagoen itxuraz. Zure nabigatzailea erdalduna izan daiteke, eta zuk euskarazko identifikazioa jarrita izan. Oraindik ez duzula jarrita? Animo!
Erantzunak kargatzen...