Sustatu logoa Teknologia albisteak

Esaera zaharren XII. Sopela-AEK sariketa

Hamasei urtetik gorako edonork parte hartu dezake, taldeka (lau lagun gehienez) Sopelako AEK-k antolatu duen XII. Esaera Zaharren lehiaketan.

Izena ematen duten taldeei 100 esaeren zerrenda emango diete AEK-kideek, parte-hartzaileek esaerok ikasteko. Gogoratu txapelketa egunean ezin izango dela zerrenda eskuan erabili.

Bertsoekin hasiera

Kanporaketetan taldeei bertsoak kantatuko zaizkie eta bertso bakoitzak esaera zehatz bati buruzko pistak emango ditu. Horretan arituko dira Algortako Bertsolari eskolako kideak, goizeko kanporaketan eta Onintza Enbeita eta Xabier Silveira, arratsaldeko finalean. Taldeak bertsoa zein esaerari dagokion pentsatu eta esaera zaharra esan beharko du hitzez hitz.

Izen ematea

Sopelako AEK - Nikola Euskaltegia
Enrike Urrutikoetxea 12. 48600 Sopelana (Bizkaia)
Tel.: 946 764 876

nikola@aeknet.net

Oinarriak eta zerrenda AEKren webgunean irakurri daitezke: Sopelako Esaera Zaharren XII. txapelketako oinarriak eta lehiaketaran aurkezteko ezagutu beharko diren esaera zaharrak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu