Sustatu logoa Teknologia albisteak

Skype 1.0, Linux eta Mac OS X-entzat

Sustatu
2005-02-02 10:02

Orain arte, Skypen beta bertsioa zegoen Linux eta Mac OS X-entzat. Orain, baina, egin dute behin behineko bertsioa: Skype 1.0. Bi plataforma horiek dituztenek badute orain aukera ordenagailu bidez deiak egiteko.

Skype da software bat balio duena edozein motako deiak egiteko: ordenagailutik telefonora; ordenagailutik ordenagailura... Nahikoa da horretarako mikrofonotxo bat.

www.skype.com webgunean deskarga dezakezu programa dohainik. Windows eta Pocket PC-entzat ere badago softwarea.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu