Sustatu logoa Teknologia albisteak

Literatura lehiaketa deitu du Kilometroak 2005ek

Leire Kortabarria - Goiena
2005-02-02 13:02

Literatura lehiaketa horretan parte hartzeko epea martxoaren 1era arte dago zabalik. Fernando Morillo idazleak hasitako testua Kilometroen webgunean ipini dute, hemen. Horretarako bukaera bat proposatu behar dute parte-hartzaileek. Oinarriak ere hor daude. 2-6 orrialde bitarteko lana aurkeztu behar da Arizmendi Ikastolan, Aretxabaletako Larrin plaza 1 helbidean.

Sariak

Nobela Elkar argitaletxeak kaleratuko du. Saritutakoaren izena aipatuko da. Epaimahaiak lan bat baino gehiago sari dezake, hau da, liburuak hainbat bukaera izan ditzake. Beste saria da Euskal Herriko Nekazal Turismo baten asteburuko egonaldia irabazlearendako eta hiru lagunendako.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu