2005hiritarrok.net: herriari buruz eztabaidatzeko foroak
Atzo aurkeztu zuten Basaurin 2005hiritarrok.net webgunea. Atari horretan alkateak, talde politiko batek edo bizilagunek proposamenak egin ditzakete eta horiei buruz eztabaidatu. Basaurin hasi dute proiektua, baina EAEko beste hamaika udalerritara zabalduko dute.
Foroa edukiko duten hurrengo herriak izango dira Laudio, Agurain, Hernani, Laguardia, Bakio eta Sestao. Guztira, EAEko hamabi herritan sortu nahi dituzte horrelako foroak, otsailean zehar.
Europa Press-ek jarri du martxan proiektua eta Eusko Legebiltzarraren, EUDELen, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren eta Eskualdeko Garapenerako Fondo Europarraren laguntza jaso du.
E-demokrazia
Proiektuaren egileek diote dela e-demokraziaren lehenengo esperientzia herri mailan. Lehen ere foroak badaude hainbat webgunetan, baina, erakundeen babesa dute proiektu honetakoek eta horko iritziak kontuan hartuko dituzte agian politikoek.
Zalantza bat badut, hala ere: egongo da euskaraz eztabaidatzeko aukerarik?
Erantzunak kargatzen...