Bi urtean minbiziaren aurkako borroka blogean kontatu ostean, atzo hil zen Ivan Noble kazetaria
2005-02-02 09:02
Ivan Noble BBCko kazetariari burmuinean tumorea diagnostikatu zioten 2002an. Harrezkero, bere blogean eman du minbiziaren aurkako borrokaren berri. Baina, joan den larunbatean bere azken mezua idatzi zuen, "The time has come" (Ordua iritsi da) tituluarekin. Atzo hil zen Noble, 37 urterekin.
Bi urte zeramatzan Noblek Tumour diary blogean idazten. Joan den larunbatean, baina, azken mezua idatzi eta bloga itxi zuen.
Azken mezuan eskerrak ematen zizkien bere irakurleei, sarean emandako babesarengatik. Bere blogeko artikulu bakoitza 7.000-12.000 pertsona inguruk irakurtzen zuten, eta babes mezuak ere asko izan ditu.
BBCn eman zuten atzo Noblen heriotzaren berri: BBC writer Ivan Noble dies at 37
Erantzunak kargatzen...