Spama ezabatzeak milaka milioi dolarreko gastua du AEBetan
2005-02-04 09:02
Internauten hiru laurdenak jasotzen du egunero spama
Telefonoz egin dute inkesta Internet erabiltzen duten 1.000 estatubatuar helduen artean. Horietatik hiru laurdenak jasotzen du egunero spama. Batez beste, egunero 18,5 spam mezu jasotzen ditu bakoitzak eta 2,8 minutu ematen dituzte horiek ezabatzen.
Denbora galtze horrek bere galera ekonomikoa dauka; kalkulatu dute AEBetan urtean 21.600 milioi dolar galtzen dituztela spamaren erruz.
Spam mezuak irakurri egiten ditu %14ak
Ikerketak dioenez, spama jasotzen dutenen %14ak mezuak zabaldu egiten ditu, zer dioten ikusteko. Eta %4ak mezu horietan iragartzen den zerbait erosi du joan den urtean.
Iturria: Yahoo News.
Erantzunak kargatzen...