Gertaera garrantzitsuenekin batera sortutako iritzi esanguratsuenak eta elkarrizketa deigarrienak aurki daitezke urtekarian. Aurtengoan, gainera, Anjel Lertxundik eta Jon Alonsok 2004ko kronika bana idatzi dute, kulturaren esparrutik joan den urteari begirada kritiko zorrotza eginez.
ARGIAren erredakzioak eta ARGIAren kolaboratzaileek urtero taxutzen duten liburuak hogeita batgarren edizioa du aurtengoa, eta ohi legez, aurreko urtean euskal kulturan gertatutakoa biltzen du.
Bi zati nagusi ditu urtekariak bata da Kulturaren aurkibide eguneratua, elkarte zein pertsonen helbideak, weguneen helbideak... 8.000 erreferentzia baino geiago eta kontsultagarri www.argia.com webgunean ere. Bestea, sailez sail:
Hamazazpi atal nagusitan sailkatua, bakoitzari dagozkion kronologia, iritziak, datuak, infogramak, elkarrizketak eta arloa ezagutzen duen kolaboratzaile baten sarrera orokorra aurkituko ditu irakurleak. Ondoren, Anjel Lertxundiren eta Jon Alonsoren 2004ko kronika bana, Urte zahartu berriaz eta Gurpilaren erradioak hurrenez hurren.
. Administrazioa (Iñaki Arruti)
. Antzerkia (Eneko Olasagasti)
. Artea (Ismael Manterola)
. Bertsolaritza (Igor Elorza)
. Dantza (Oier Araolaza)
. Euskalduntze-alfabetatzea (Sagrario Aleman)
. Euskarri elektronikoak (Jose Antonio del Moral)
. Hizkuntzalaritza (Alvaro Rabelli)
. Irakaskuntza (Ainhoa Azpiroz)
. Kulturgintza (Elixabete Garmendia)
. Literatura (Eider Rodriguez)
. Musika (Gorka Urbizu)
. Normalizazioa (Malores Etxeberria)
. Prentsa (Xabier Letona)
. Telebista-Irratia (Edorta Arana)
. Unibertsitatea (Iñaki Zabaleta)
. Zinema (Xabier Portugal).
Sareari dagokiona jaso dugu laburpen modura: Del Moralek eginiko errepasoa urteari
Erantzun
Sartu