Teknologia albisteak

PHP programazio-lengoaia

Erabiltzailearen aurpegia
Mari Karmen Menika - U.E.U.
2005-05-23 : 12:05

UEUko Informatika sailak PHP Progrmazio-Lengoaia ikastaroa antolatu du UEUren Ikastetxe Nagusian ekainaren 6tik 15era.

Aurkezpena

Interneten garapena dela eta, azken urte hauetan estatikoak ziren .html fitxategi sinpleetatik web bitartez atzigarriak diren datu-baseen sistema konplexuetara pasatu gara. PHP programazio-lengoaiaren bitartez 20 motatako datu-baseak atzitu daitezke eta beren edukia aurkeztu webean era erraz batean.

Helburuak

- Php programazio-lengoaia ezagutzea eta erabili ahal izatea.
- Datu-baseak atzitzea php-ren bitartez.
- Web gune dinamikoak programatu ahal izatea.

Metodologia

Sarrera txiki baten ondoren, eskola praktikoak ordenagailu gelan. Ikastaro praktikoa izango da batipat, adibideen bitartez eskainiko dena.

Nori zuzendua

Programazioari buruz eta web guneei buruz oinarrizko ezagutza duen edonori.

Irakaslea

Susi Rodríguez, Informatikan ingeniaria. UEUko kidea.

Izena emateko epea irekita maiatzaren 27ra arte.

Informazio gehiago eta izen ematea: www.ueu.org




Erantzun

Sartu