III. Zernola Olinpiadako festa ospatuko da bihar Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan
2005-05-19 19:05
Elhuyar Fundazioak, www.zernola.net web gunearen bitartez, III. Zernola Olinpiada jarri zuen abian pasa den urrian, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako laguntzari esker. Guztira, Euskal Herriko 61 ikasgela aritu dira lehian ikasturtean zehar, eta, azkenik, Iruñeko Jaso ikastolako DBH 2 gela izan da irabazlea
ZN Olinpiada abiatu zenetik, hilero-hilero zientzia eta teknologiaren inguruko proba bat gainditu behar izan dute parte-hartzaileek. Probak gelakide guztien artean egiteko izan dira. Hilabete bakoitzeko irabazleek Mantangorrik, Euskaltelek, Donostiako Aquariumek, Gaztetxulo aldizkariak, Miramongo Zientzia Museoak, Kukuxumusuk eta Karpin Abenturak eskainitako sariak jaso dituzte: museoetarako sarrerak, koadernoak, kamisetak, DVDak
Erantzunak kargatzen...