Teknologia albisteak

Hiri Hondakinen Kudeaketa ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia
Itziar Goienetxea - Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
2005-05-16 : 10:05

Asmoz Fundazioak, ingurumenaren inguruan prestaturiko ikastaroen zikloari jarraipena emanez eta San Markos-eko Mankomunitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearekin elkarlanean, Hiri Hondakinen Kudeaketa ikastaroaren 3. edizioa antolatu du.

Hondakinen Kudeaketa arazo bihurtu da herrialde garatu guztietan, baina Gipuzkoaren kasuan arazoa are larriagoa da, gaur egun dugun kudeaketa sistema agortu egin baita.

Orain arte bereizita bildutako hondakinen zati bat birziklatu eta konpostatu egiten genuen eta gainontzeko guztia zabortegietan bildu baina zabortegi batzuek bizialdi laburra dutela eta Europako legeriak hondakinak zuzenean zabortegietara botatzea utziko ez duela jakinez, hondakinak behar bezala kudeatzeko aukerak eta soluzioak bilatu behar dira.

Hau horrela izanik, Gipuzkoan gaiari buruz eskumena duten erakundeek (mankomunitateek, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak) 2002-2016ko Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorra prestatu dute.

Beraz, Hiri Hondakinen Kudeaketak egun duen garrantzia ezin ukatu daiteke eta Ikastaroan guzti honetaz hausnatuko gara.

Helburu garbia du ikastaroak:

Hondakinen kudeaketa integralaren inguruan, egungo kudeaketa aukera ezberdinak kontuan hartuz, dugun problematika eta erronka aztertzea eta gai honen inguruan hezagutza praktikoa eskuratu nahi duten herri administrazioetako teknikari eta zinegotziak, unibertsitateko titulodunak eta profesionalak heztea.

Programa:

Ikastaroaren programa gai honetan adituak diren profesionalak emango dituzten ponentziek, bisita tekniko gidatuek (biometanizazio planta, errauskailu...) eta talde txikietan banatutako tailerrek osatzen dute.

Tailerretan, prebentzioan, birerabilpenean, atez ateko hondakinen bilketan eta hiri hondakin organikoen bilketan izandako esperientziak aztertuko dira.

Informazio gehiagorako:

Asmoz Fundazioa
www.asmoz.org
Tel: 943 21 23 69

Erantzun

Sartu