Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lanaren Geroaldia jorratuko du MIK zentroak Udako Ikastaroetan

Hainbat adituk aztertuko dute fenomeno hau 2005eko irailaren 5etik 7ra "Lanaren Geroaldia/Geroaldiko Lana" Udako Ikastaroan, EHUko XXIV. Udako Ikastaroen barruan.

Uda Ikastaroaren antolatzaileen ustez, hauexek dira Lanaren Geroaldiaren fenomenoa sortarazi duten faktoreetariko batzuk:

  • Teknologia berrien barneratze azkarra
  • Piramide demografikoaren zahartze prozesu geldiezin eta jarraia
  • Sarean antolaturiko komunitateen bidez egindako ezagutzan oinarritutako lanaren agerpena
  • Globalizazioa bere orokortasunean hartuta

Datozen urtetan jarraipena izango duen Udako Ikastaro honetan, MIKek, Ikerketa zentroaren webgunea ikusteko Lanaren Geroaldiaren fenomenoan, disziplinarteko ikuspegi batez baliatuz, sakontzeko xedea du. Honakoak dira aipatu ikuspegiak:

  • Teknologia: Teknología mugikorrak, Software soziala, Ambient intelligence-a, etab
  • Mugikortasuna: Wi-fi-a, Sakeleko telefonoak, PDAk, Ordenagailu eramangarriak
  • Lana eta Enplegua: Telelana, Okupazioaniztasuna, Enplegu segurantza, Lana/bizitza oreka, etab
  • Enpresa mundua: Gizarte hitzarmen berria, Deslokalizazioa,etab
  • Langilea: Autokudeatutako lana, Sarean, Taldean, Praktika-Komunitateetan, etab
  • Erakundeak: Lan harreman berriak, lan egiteko enpresa onenen ranking-a, etab
  • Hezkuntza eta trebakuntza: E-learning-a, komunitate-lana, hizkuntzak, jokuak, etab
  • Espazioa eta lanerako lekuak: Hiritar vs. Landatar, Kulturaniztasuna, hizkuntza gutxiengotuak, Lokala vs. Globala, Sustengarritasuna, etab
  • Lanbide eta profesionalak: Lanbide berriak, freelance-ak, konpetentzia berriak, etab

Ikastaroaren bi xede nagusiak, bestalde, honakoak dira:

  • Lanaren Geroaldiaren fenomenoa, akademi, enpresari, profesional, teknologi, erakunde eta gizarte ikuspegietatik aztertzea
  • Eta, ondorioz, balizko Geroaldiko Lanak esploratzea

Ikastaroaren antolatzaileek bide batez, Lanaren Geroaldiari buruzko Saiakera Lehiaketa jarri dute abian jadanik. Lehiaketaren oinarriak eta Udako Ikastaroaren gainontzeko informazio guztia, honako webgunean aurki daiteke: www.elfuturodeltrabajo.org

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezadazu

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu