Sustatu logoa Teknologia albisteak

DBHO 2. mailan teknologia berriak eta euskara?

Kaixo, euskaltzale guztioi!

Ordiziako Jakintza Ikastolan euskara irakasle bezala dihardut azken aldi honetan eta zuek mahai gainean jarritako gaia benetan interesgarria iruditu zait. Morillok aurkeztutako eta zuek idatzitako materialaren artean zenbait ezaguna dut, baina beste ideia berri ugari ere jaso dut! Ildo beretik jarraituz, eta euskara-teknologia binomioa aintzat hartuz, ba al du inork ikasleekin gelan erabiltzeko ideia berririk? Hau da, norbait irakaskuntza munduan badabil, jakingo du DBHO 2ko (Batxilergoa 2. maila) ikasleak motibatzea ez dela beti lan erraza, batez ere, euskara bezalako arloetan (zeintzuk selektibitatean ez diren maila oso sakonean sartzen!). Beraz, datorren urtera begira, berrikuntzaren bat sartu nahi dut euskarako edukiak teknologia berriekin uztartuz. Norbaitek ideiaren bat badu, bota dezala mesedez! Ziur probetxugarria izango dela...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu