2012ko olinpiar jokoak: nola daude hautagaien webguneak?
2005-05-18 10:05
New York, London, Madril, Mosku eta Paris dira 2012ko olinpiar jokoak antolatzeko hautagaiak. Bost hiriak hautatuak izateko ahalegin handiak egiten ari dira. Baina, zer-nolako ahalegina egin dute Interneten? Nolako webguneak dituzte? BBCn egin dute azterketa.
New York
- Kirolarenganako maitasuna eta pasioa saltzen ditu webguneak.
- Mapa interaktibo distiratsua hamar hizkuntzatan.
- Bisualki, izugarrizko webgunea da.
- Flash-ez egindako webgunea da. HTML bertsiorik ez du.
London
- Kandidatura saltzeko famatuak erabiltzen dituen webgune bakarra.
- Garraioari buruzko atal osatua.
- On-line denda.
- Oso webgune zaindua eta ondo antolatua.
Madril
- Jende askok sinatu du Madrilgo kandidaturaren alde, baina webgunea anabasa da.
- Mac-erako nabigatzaileekin ez dabil oso ondo eta FAQ loturak ez dabiltza.
- Diseinua monotonoa da.
- Nota: suspentsoa.
Mosku
- Olinpiar jokoek Moskun izango duten ingurune-inpaktuari buruz ez du ezer argi esaten.
- Sei hizkuntzatan dago eta babesle asko bildu ditu.
- Testua lehorra eta informatiboa da.
- Webgune sendoa da eta erabilitako teknologiak ez du elementu deigarri asko jartzen uzten.
Paris
- Garbia, polita eta koloretsua. Eiffel dorrearen argazki askorekin.
- Ingurugiroari buruzko atal osatua du.
- Hiri olinpikoan erabiliko diren goi mailako teknologiaren zehaztapenak. Hala ere, mapa interaktiboak irudi gehiegi ditu.
- Diseinua garbia eta ulerterraza.
BBCn argitaratutako artikulu osoa hemen.
Erantzunak kargatzen...