Teknologia albisteak

Star Wars: Ralph McQuarrie-ren aldeko apologia

Erabiltzailearen aurpegia
Zaldi Eroa - Berria
2005-05-20 : 10:05

Berriako Tartean atzo Zaldi Eroak artikulua zekarren Star Wars film-sailaren gainean. Unibertso horren egiletzat George Lucas jotzen dugu, baina Zaldi Eroak gogoratzen McQuarrie diseinatzailearen lana FUNTSEZKOA izan dela eta (zeostias!) aldarrikatu beharra zegoela!

Ahaztu George Lucas. Fuera! Borratu!

Star Wars -ren Benetako Egilea Ralph McQuarrie marrazkilaria izan zen. Berak diseinatu zituen hiru film mitiko haietan agertzen diren gauza guzti guztiak.

Lehendabiziko egunean Millenium Falcon diseinatu zuen eta ikusi zuen ona zela. Bigarrenean Darth Vader diseinatu zuen eta ikusi zuen ona zela. Hirugarren egunean Inperioko flota guztia bere tropekin diseinatu zituen eta ikusi zuen onak zirela....eta horrela zazpigarren egunerarte, R2D2 sortu eta atsedena hartu zuen arte.

Horrela osatu zuen unibertsoa eta gero berak sortutako mundu horrekin liluratzeko aukera izan genuen 1978an. Hamaika urte nituen eta espainiako telebista ikusten ari nintzen McQuarrie-ren lanaren lehendabiziko kolpe estetikoa jaso nuenean. Telebistan Barbara Reyk (hala uste dut!) zuzentzen zuen ezdakitzemoduzko magazin bat eta bapatean Estatu Batuetatik pelikula bat aurkeztera etorritako batzuei paso eman zien. Eta orduan plato hartan Darth Vader eta txuriz jantzitako inperioko soldadu batzuk sartu ziren. Eta erabat txunditua gelditu nintzen. Niretzat modernidadearen edo horrelako zer edo zeren hasiera izan zen. Aurrekoa prehistorikoa bihurtu zuen. Telebista saio haren irudiak eskuratzeko modurik izango bagenu argi ta garbi ikusiko genuke hau. Pentsa zer mundu estetikoan bizi ginen 1978ean! pentsa!.

Luzez (eta gustora) arituko nintzake McQuarrie-ren lana disekzionatzen, bere lorpenak aipatzen, bere oinarriak aztertzen, baina beste batetarako utziko dugu. Bakarrik esango dut bere lanarekin gozamen estetikoko hiru film egin zirela eta geroztik egin diren StarWars-eko pelikuletan ez dela aritu. Eta nabaria da!!!!. Agian George Lucas-ek Ni naiz benetako egilea eta ez Ralph McQuarrie pentsatuko zuen, baina, tira, egin dituen txorizoak ikusi besterik ez dago. Pertsonaiek, robotak, nabe berriek ez dute ez karakterrik ez indarrik ez inongo benekotasunik. Orain aurkezten diguten pelikula berrian Darth Vader-era itzuliko gara. Maskara beltza ikusi orduko pantaila indarrez, misterioz eta jakinminez beteko da, garai batean ongi egindako lan baten ondorioz. Mila esker Ralph!

Etorkizuna nola izango den zaila da esatea....beti mugimenduan etorkizuna.

Yoda Maixua

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago