Teknologia albisteak

Googlek orri pertsonalizatua aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-05-24 : 10:05

Googlek bere lehen orria pertsonalizatu eta aldatzeko aukera eskaintzen du orain. Atari-itxura edo portalizazioaren kontrako paradigma, eredu hartara hurbildu da orain? Yahooren imitaziotzat jotzen dute batzuek jokaldia.

Googlek sekulako aldaketa aurkeztu du bere orrialde famatuan, aldaketarik handiena berau sortu zuenetik. Aurrerantzean erabiltzaileek pertsonalizatu ahal izango dute Google orria, eta hor batu Googlen hainbat zerbitzu, hala nola, Gmail, Google News, eguraldia, burtsa, Google Mapak, etab. Aitzitik, nahiago dutenek orain arteko orriarekin atxiki —Google Classic—, ez dute arazorik izango horretarako.

Mugimendu honetan paradoxa ikusten duenik badago. Atari-itxura edo portalizazioaren kontrako paradigma zen orain arte Googleren sarrera-orria. Eta orain, hartarako urratsa?

Yahooko blogari nagusiak, Jeremy Zawodnyk, berandu bada ere orain Google imititatzailetzat dutela ikusita, trufa apur bat egiten dio erabaki honi bere blogean.

Mark Fletcher Bloglines-en sortzaileak ere erreparatu dio jokaldiari. Kasu honetan, Googleren eta Yahooren itxura berdintsuak okerrak iruditzen zaizkio, interfaze zaharkitu bat gaur egunean balio ez duena.

Erantzun

Sartu