ScanSoften esatari euskalduna online probatzeko aukera
2005-05-19 11:05
ScanSofteko RealSpeak aplikazioaren Telecom eta Solo bertsioaren gaineko erakustaldi txikiak egiteko aukera ematen da enpresako webguneko helbide honetan .
Arantxaren ahotsa edota beste esatariena entzun ahal izateko, lehenbizi erakustaldia zein RealSpeak aplikazioaren bertsioren gainean egin nahi den adierazi behar zaio. Ondoren, bihurketa zein hizkuntzatan egin nahi den adierazi eta ondoren esataria aukeratu beharra dago. Gehienez ehun karaktere dituen testu bat idatzi eta esatariak irakurri egingo du.
Webgunean erabilgarri dagoen euskararako esatari bakarra Arantxa da, baina edukiko al dute ezkutuan besterik?
Erantzunak kargatzen...